1)ANTOLATZAILE ARIKETA:
Erran zein eta zer motatakoak diren testuotako
antolatzaileak:
A)
Erdi Aroan marrazturiko
hainbat mapa munduri begirada bat ematen diona azkar ohartzen da Belen, Nazaret, Jerusalem eta horrelako
lekuei eskaintzen zaien arduraz. Leku biblikoak munduaren erdi-erdian daude
kokatuta: gainera hiriak edo lurraldeak, berriz,(
aurkaritzako lokailua) azaldu ere(emendiozkoa)
ez dira egiten, edo oso modu gutxituan azaltzen dira. Hala gertatzen da, kasu,( poeratzaile arg. Zehatzaiela) Lebanako
Beatoaren ilustratzaileak egindako mapan, non Egiptok edo juden herriak Asiak
baino toki handiagoa hartzen duten.
Hala ere,( aurkaritza)
oker egongo ginateke baldin eta mapa horiek, ludia gaizki irudikatzen dutelako,
alferrikakoak direla pentsatuko bagenu. Izan ere,
(kausazkoa) haien bitartez lekuen garrantzia jakin ahal dugu, zer balio
ematen zitzaien, noraino ziren Erdi Aroan nagusi kristau erlijioaren
ikuspuntuak. Eta (emendiozkoa)
informazio hori zientifikoa dietzen duguna bezain funtsezkoa da, lagundu egiten
baitigu garai hartako gertaera asko ulertzen.
Balioaren neurria hain gardenki adierazten
duen mapa mundurik ez da, noski,( berbaldi markat.
Epistemikoa) gaurko eginean egiten, baian egingo balitz seguru hiri eta
nazio batzuek –New Yorkek adibidez,(operatzaile
argudiozkoa zehatzailea) edo Ameriketako Eestatu Batuek- izugarri leku
handia hartuko luketela, ohiko mapa fisikoetn hartzen dutena baino handiagoa;
Letoniak, aldiz,(aurkaritzakoa) berez dagokiona
baino txikiagoa izango luke. Esan nahi da ez dela betetzen, balio hauetan,
Bernard Shaw-ek elefante eta arkakusoei buruz zioena,
alegia(esplikatiboa) elefantea, normalean, txikiagoa izaten dela
marrazkietan errealitatean baino, eta arkakusoa, alderantziz. Balio emateko
unea iristen denean, handi handiago egiten da, eta txikia, txikiago.
B)
Grazia egiten zigun txisteak.
Fintzionarioez pentsatzen ari nintzela gogoratu zait. Izan
ere,( kausazkoa) krisi garaiotan, funtzionarioak sarri dabiltza askoren
ahotan. Urrutira jo gabe aste honetako Argai-k “asteko gaitzat” hautatu du, eta
Mikel Garciaren erreportaje interesgarria dakar, “beharrezkoak bai, baina bada
zer hobetu” izenburupean.
Oposiziotik
abiatzean omen (berbaldi markatzailea. Epistemikoa)
da dena. Bat nator. Hots,( birformulatzaile
esplikatiboa) ziur nago egiten diren oposizioak baino zehatzagoak eta
hobeak burutu daitezkeela. Baina (aurkaritzakoa) neurgailuen
aldekoa naiz ni. Neurgailurik eza baino justuagoa iruditzen zait neurgailurik
txarrena ere(emendiozkoa). Garai batean, enpresa
pribatuean sartzeko modurik ohikoena une egokian toki egokian egotean zetzan. Edo ( hautakaria) galdezka ibili eta bazterrak
nahasten. “ ez duzu postu bat edukiko guru koinatuaren anaia gaztearentzat,
soldadutza bukatu berritan ezer gabe dago eta!”. Parean tokatzen bazen barrura!
Eta (emendiozkoa) tailer horretan egin zitzakeen
bizitzako gainera urteak… ez didazue esango oposiziorik desastreena baino
justuago denik! Horrelako jendez beterik daude funtzionario ez direnen
lanpostuak. Egia da, era berean,( emendiozkoa) zatoz
bihar sindromearena. Alegia,(explikatiboa) denok
ezagutzen ditugu funtzionario axolagabe eta adeitasun gutxikoak. Dena dela,(aurkaritzakoa) bestelakoak asko dira.
2)ANTOLATZAILE ARIKETA:
izen ttipiak: urriak 22
Aitzinsolasa
Hipokoristikoen azterketa
zergatik den garrantzizkoa galdeginen balidate ihardetsiko nuke, lehen-lehenik,
euskaldunok erabili ditugun eta oraino erabiltzen ditugun izendatze bideen
berri ematen digulako dela munta handikoa. Nago hau, berez,
aski arrazoi pisuzkoa dela, izan ere onomastikaren zeregina izen bereziak
aztertzea baita. Honetaz
landa
eta
bigarrenik, izen ttipiek egungo deitura eta oikonimo asko ongi
ulertzeko aukera ematen digute: adibidez,
Peruskirena-n Peru dugula lehen begiratuan antzeman daiteke, eta
bukaera edutezko genitiboa dela, baina tarteko segmentua zer den ez da garbi
egonen hipokoristiko sistema ikertu ezean. Era berean, Martija deituran Marti
dagoela aise ikusiko dugu, baina ez diogu apika amaieran dugunari igarriko, gure
izendegia aztertzen ez badugu.
Hirugarrenik,
izen ttipien arloko ikerketa toponimoen etimologia argitzeko ere
lagungarri izan daiteke; erraterako,
Baztango Almandoz herri izenak Alaman antroponimoaren eratorri
batean, hipokoristiko batean, duke oinarri, *Alamando-n hain zuzen ere,
Irigoienen (1995f) ustekaria egia izatera, eta nire iritzian egiantz handikoa
da. Nik neronek ez dut bizkaitar euskaltzainak aipatzen zuen aldaera aurkitu,
baina bai horren biziki irudia den Alemantto. Erran bezala, euskal onomastika
arautzen ere lagun
diezagukete hipokoristikoek, oraingo deituraren jatorria eta nondik norakoa
hobeki ulertzeko bide ematen digutenez geroztik.
Laugarrenik,
izen ttipiek aukera ematen dute ohiko hizkeraren azpian dauden egitura
fonologikoak aztertzeko: silaben barne egitura eta motak, «template» edo
plantillak, errepikapen baliabideak eta irudikatze fonologikoaren maila
desberdinen arteko harremanak batez ere (Lipski, 1995: 387). Nik garbi baino
garbiago dakusat, azken urte hauetako lanak irakurrita, hipokoristikoen
azterketan aurrera eginen badugu fonologialarien premia dugula, euskal
onomastikariok ez baitakigu —nik segurik
ez— fonologiaren barreneko zoko-mokoen eta (azken) korronteen berri.
Bosgarrenik,
dialektologiarekin ere badute zerikusia, izen ttipiek berek eta hauek
erdiesteko ibilitako erabideek historian zehar izan duten hedadura geografikoa
bestelako ezaugarri dialektalekin erlaziona daitekeelako, euskalkien garapena
eta bilakaera hobeki konprenitzeko.
Buruenik,
izen ttipiak hertsiki erlazionaturik daude haur hizkerarekin, eta garbi dago
arlo honetan ari diren ikertzaileei ekarpen polita egin diezaiekegula
onomastikariok, eta orobat
haiek guri, hipokoristikoak eremu zabalago batean kokatzeko abagune ematen
baitigute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario